Txalap.art eta Arena Comunicación Audiovisual gure ekoiztetxeen elkar-lana enpresa arlotik askoz haratago doa. Lagunak gara. Egitasmo askotan jardun gara batera. Nomadak TX-ek, elkarrekin egin genuen lehen luzemetraiak, baliagarriak ziren istorioak kontatzeko pasioa konpartitzen genuela erakutsi zigun. Pura Vida elkarrekin ekoitzi ostean, elkarren geroz eta osagarriagoak ginela jabetu ginen. Bioi gustatzen zaigu istorio konkretu batetik abiatuz denoi eragiten diguten errealitateak azaleratzea. Orain, ildo horri segiz, urrats bat eman nahi dugu aurrera. Harresiak/Walls –en mezua inoiz baino beharrezkoagoa dela sinetsita gaude. Film honen premia sentitu genuen eta, ilusio konpartitua lagun, ezin izan dugu ekoizteko bulkada ekidin.
www.arenacomunicacion.com
www.txalapart.com