
PABLO IRABURU
Pribilegio bat izan da film hau burutzea. Opari bat protagonistekin topatzea. Esperientzia traumatiko bat paisaia zauritzen zuten harresiak ikustea. Hori guztia Migueltxo eta Itziarrekin batera bizitzeak eraldatu egin nau, onerako ustez. Hemen aurkezten den lan taldearen parte izatea ohore handi bat niretzat. Horregatik ez nuke kide bakar bat nire esker beroenik gabe utzi nahi.

MIGUELTXO MOLINA
Azken aldi luze honetan Arenako taldearekin errodatzea bizimodu bat da niretzat, oso gustura sentiarazten nauen bizimodu bat.Errealizadore guztiek kontatu nahi luketen istorio horietako bat da Walls. Gainera, Pablo eta lan talde guztiak kontatzeko premia eragin didate.Nahiago nuke kontatu duguna baliagarria balitz, edo gutxienez, geroz eta beharrezkoagoa den eztabaida bat janzten lagunduko balu.

ITZIAR GARCÍA ZUBIRI
Gauzei kamera aurrean gertatzen uzten diegunez, bizitza eta benetakotasuna dario "Walls-i". Parez pare duguna entzunda txunditzen garen ikuskatzaile hutsak gara, ikustezinak. Ez dugu ez epaitzen ez gertatzen ari dena mugatu edo aldatzeko saiakerarik egiten. Limiteez ari den film baten aurrean baikaude. Gure baitako limiteek eraginda besteentzako eraikitzen diren harresien aurrean, Nire baitako harresiek ate bat dute, ordea. Halako egitasmoei heltzeko, naizen bezalakoa agertzeko, bestea ulertzeko, moldatzeko, errespetatzeko eta gure lan-taldearen zein protagonisten konfidantza nireganatzeko parada ematen didan ate bat.

IGOR OTXOA
Baliagarriak direla uste dugulako egiten ditugu filmak Kasu honetan, harrizkoak soilik ez diren eta egunetik egunera hazten doazen harresien munstroaren aurrean jendeak begiak zabal ditzan. Al-ek basamortuan oinez dioen gisan, beti baita hobea zubiak eraikitzea.

HARKAITZ MARTÍNEZ DE SAN VICENTE
Filmak egitea txalaparta jotzea bezalakoa da. Elkarrizketa, biren arteko elkar-lana. Arenak eta Txalap.art-ek urte asko daramatzagu elkarrekin sortzen. Bukaerako kredituetan gure txalaparta doinuak entzuteak oraindik ere istorio baliagarriak kontatzeko pasioa konpartitzen dugula oroitarazten digu.

MARGA GUTIÉRREZ
Pertsona bezain bat harresi daude. Gaindiezinak dira batzuetan, sartu-irtenean ibiltzeko modukoak besteta. Bestearen larruan, beste aldean, jartzea da kontua. Film honek nire baitako harresiak eraisten eta bereizketa fisikoek munduan iraungitze data dutela pentsatzen lagundu dit. Milesker Arena, bidaia liluragarri honengatik, zuen ondoan beti haize-alde nindoala sentiarazteagatik.

MIKEL SALAS
Walls-eko protagonistak laguntzen zein ulertzen ahalegindu naizen hilabeteotan, haietako bat izan nintekeela ohartu naiz, zorte printza batek baizik ez duela nire erosotasuna eruen ibilera neketsutik bereizten, eta batez ere, zortea aldatu egiten dela.

OHIANE IRIARTE
Egitasmoa folio batean laburbiltzen zelarik hasi nintzen ekoizpen lanetan. Tristea da, filma bukatzean, munduan hastapenean identifikatu genituenak baino harresi gehiago daudela jabetzea Gure lana gaiaren inguruko arreta pizteko eta ezagutu zein kontatu ditugunak bezalako istorio humanoetan oinarritu beharko lukeen eztabaida plazaratzeko baliagarria izatea espero dut..

RAKEL CASTERA
Filmaren estreinaldiak eta Urko nire semearen jaiotzak bat egin dute. Gustatzen zait mugak harresiak izateko partez topaguneak izango diren mundu baten alde ari garela irduikatzea Hori da Urkorentzat nahi nukeen mundua. Izan ere, nire semeari zeharkatu nahi dituen harresi guztien beste aldea ezagutu ahal izatea opa diot, mundu eder hontaz libre gozatu ahal izatea.

LARA ETXAURI
Zoragarria izan da filmaren tripak ezagutu ahal izatea. Zeresanik ez tripak iraultzen dizkizun gai hau landuz, baina batez ere, tripetatik lan egiten duen lan-talde honen parte izanez.

MIGUEL GARCÍA IRABURU
Urrats txiki bakoitza mimo eta errespetu izugarriz zaindu da. Harrigarria da orain hainbeste pieza ezberdinek hainbesteko naturaltasunez nola bat egiten duten ikustea.

NURIA PÉREZ
Film honen postekoizpena koordinatu izanak fotograma, soinu, eta instante bakoitza bertan bizi izan banu bezala sentitzera eraman nau. Protagonisten emozioak neure egin ditut. Beste aldera pasa nahi dutenen larritasuna sentitu dut azalean.Euren bidaian lagundu izana espero dut, ezagutzen ez nauten arren, nire lagunak baitira orain.

NATXO LEUZA
“Argien Mendea” izan zen XVIII.mendea, baina zoritxarrez, “Harresien mendea” izan zitekeen XIX.ena. Zergatik eraikitzen dira geroz eta harresi gehiago? Nolako mundua ari gara eraikitzen? Beharrezko film bat da hau, munduari okerreko norabidean doala esan eta harresien alde bietan bizitza bera dela erakusten diona,

ERNESTO SANTANA MOLINERO
Itziarrekin, Migueltxorekin, Mikelekin, Nuriarekin, Pablorekin… lan egitea beti da plazera. Deitzen didatenero badakit lana beltz egitea egokituko zaidala, baina era berean, ziur nago, kontatzen duenarengatik eta kontatzeko moduarengatik, filmaren parte izateak harrotasunez beteko nauela.
.jpg)
MOHATAR BENABDELLAH (MAROKO)
Mohatar Melillako harresia zeharkatzen duten txoriak bezalakoa da :beste aldean berdina izaten jarraitzen du. Berea bezalako jakin-minez jositako gogo libre bati esker, diren bezala filmatu ahal izan ditugu gauzak.
.jpg)
MARGARITA GONZÁLEZ (MEXIKO)
Milesker Marga. Kaktusak-kaktus eta kolimetroak kilometro gertakarien lekuraino oinez laguntzegatik. Tiro batez gu ez akabatzea lortzeagatik. Taco onenak non zeuden jakiteagatik.
.jpg)
ISMAEL AL BESS (PALESTINA)
Dagoen harresi sendo, astun, eta zapaltzaileenak leku-aldatuta bizi da Ismael. Bere etxea, lurra eta askatasuna kendu dizkiote. Ez dute hondoratu, ordea. Eredutzat hartu behar genukeen istorio kontalari bat da:zinegile garaitezin baten eskutik ibili ginen Palestinan.
.jpg)
ROBERT DIVHI MULAUDZI (HEGO-AFRIKA)
Divhi bezala gidatu nahi genuke.Berak bezain bat hizkuntza hitzegin nahi genituzke. Divhiren berezko elegantzia, sosegu eta irribarrearekin egin nahi genioke injustiziari aurre.
.jpg)
GONZALO GONZÁLEZ (MEXIKO)
Argazki laguntzaile hain iaio eta eskuzabala izatea esku eta begi gehiagoko izaki bat bilakatzea da. Gora Tijuana, lagun!
.jpg)
SAMIR TISGHITI (MAROKO)
Kaosaren erdian,atezain eta zamaketarien artean, bultzada eta garrasien zurrubiloan, esku ikusezin batek goxo eta isilik babesten du taldea. Hori gutxi ez eta indar isila geratzen zaio bere zamarekin lanak dituen zamaketari bati laguntzeko. Ez dugu sekula guk ikusi gabe egin zenuen guztiaren berri jakingo, Samir.
.jpg)
USMAN MULAUDZI (HEGO-AFRIKA)
- Usman, bihar goizago aterako gara. - ¿Lauetan? - Ez, hiruetan. – Arazorik ez, lagunak. Eta,15 orduz Pabloren itzal eta laguntza etengabea izan ondoren, bizi den auzunean desagertu da Usman. Bihar muga zeharkatuko dugu berriz.