
Iraburu eta Molina, Migueltxo Molina Ayestaran eta Pablo Iraburu Allegue dira, egitasmo honen alde kreatiboaren zuzendari eta arduradunak. Biek daramate baliagarriak diren istorio indartsuak kontatzeko pasioa zainetan. Batera zuzendu zuten “Pura Vida” luzemetraia. Biek ala biek Arena Comunicación Audiovisual ekoiztetxean egiten dute lan, ikus-entzunezko egitasmo ezberdin eta anitzetan bat eginez.
Hogei urtetik gora daramatzagu dokumentalak ekoitzi eta zuzentzen. Planetaren zoko arras ezberdinetara eraman gaitu horrek. Egoera dramatiko eta une txundigarrien testigu izan gara. Aniztasun sinesgaitz bat igaro da gure begi-belarrietatik. Mundu osoko jendea ezagutu dugu. Bidean, film honekin transmititu nahi dugun sentipen bat deskubritu dugu: munduko gizon-emakume oro anai-arrebak gara. Osotasun beraren parte gara, antzeko amets, beldur eta ilusioak dauzkagu. Mundu osoko gizon emakumeek bizirauteko grina bera daramagu odolean.
Halaber, ukaezina da, gizateriaren historian ez da sekula hainbeste harresi egon, hainbeste hesi eta bereizketa muga. Oso motibo ezberdinengatik, gizakiok geure buruari beti dramatikoa suertatzen den bereizketa bat inposatzen diogun une historiko betean gaude.
Hauek dira benetan gizaki guztion pentsamenduak,
garai eta nazio orotan, ez dira neurez sortuak, ez badira zureak nireak bezain bat,
ez dira deus edo ia deus, ez badira asmakizuna eta asmakizunaren erantzuna, ez dira deus.
Hau da lurra eta ura egotea nahi duen lekuan sortzen den belarra
Hau da munduak arnasten duen airea.
Al Whitman. Kantu bat nire buruari. Leon Feliperen bertsioa